Donostiako La Mota gaztelua, San Sebastiani eskeinitako monastegui bat bezala sortu zen. Hala ere, XII. Mendean fortifikatu eta hiriaren babesaren atal inportante batean bihurtu zen.
1719an, Berwick dukearen ejerzitua Donostia setiatu zuen. 27 aste eman zituen erasoa hiria hartu zuen arte. Dena dela, ezin zuen Urgull konkistatu eta uztera zihoanean, gazteluaren barrualdean izandako sute batek Donostiarrak errenditzera bultzatu zituen.
1721.urtean, La Hayako Bakea sinatzean, gaztelua uzten dute.
Jose I., Napoleonen anaia, Madrilerantz zihoala Donostia hartzen du. 1813an, Ingelesek, Wellington dukearen esanetara, hiria guztiz hartu eta erretzen dute, ejerzitu frantzesak La Motako gazteluan daudelarik. Azkenean, frantsesak erreditu eta ingelesek hartzen dute boterea.
Lehenengo gerra karlistan, Ingelesek erabili zuten gaztelua, 1835.an karlisten erasoa ezeztatzen dute kausa liberala babestu nahian. Horregatik sortu zen Ingelesen Hilerria, beraien omenez.
Hirugarren gerra karlistan, talaia bezala erabili zen, karlisten bonbardaketaren seinaleak hortik ikusten zirelarik eta horri esker, donostiarrei 14 segundoko denbora ematen zien leku seguru batean jartzeko.